XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SORTERRIA Nork ausartuko ote, jaio den herriaren historia eta bereizgarriek bere bizitzan zer-ikusirik ez dutela esatea?.

Murgiatarren sorterria Irun izan zala har dezagun kontuan.

Eta haria hartuaz, hiru eginkizun garrantzitsu azpimarra nahi nituzke, bere mendea nolakoa izan zen ere ahaztu gabe.

Ernai dago mugako herri bat, gurea bezala, Frantzia eta Espainiaren arteko gorrotoak gain har ez dezaioten eta gerratera eraman.

Borroka bizian zebilen gendea Irunen, betidanik.

XVIII. mendearen hasieran Espainiako poterea Borbondarren eskuetan zegoenez gero, optimista zen Gobernua, egundoko pakealdia zetorkiela uste zutelarik.

Nola ulertu horrela ez bada Irungo herria ia defentsarik gabe uztea garai haietan.

Nazio bietako erregeak familia batekoak izatea aitzaki ederra iruditu nunbait agintariei.

Azkar batean eman zien arrazoia irundarrei ondorengo ekintzak, 1717. urtean frantses indarrak Baionaratu zirenean. Berehala eratu zituzten puntu estrategikoak Gipuzkoako diputatuek.

Irundarrak etziren fida ala ere eta badaezpada batengaitik Tolosara bidali Elizan gordetako tresnak eta Artxiboko paper guztiak.

Horrela zen gutxi gora behera mugako herri baten egoera.

Beti zutik, beti adi, beti prest, une batetatik bestetara pizt zitekeen erasoaldira begira.

Gerratearen azpian edo arriskuan bizi zen gendeak beste ekintzetarako behar zuen indar oroz ekiteak ez gaituela arritu behar, deritzot.

Hori horrela izanik bigarren bereizgarria izan daiteke Nicolas MURGIA etortzearen arrazoia.

Zerk bultza zuen bestela Astigarragatik Iruna nekazaria zen gizon hura etxea finkatzera?.

Ingelesak zekarkiten arriskua itxasoz 1753. urtean.

Defentsa modura Donostiako itxiturara bidali zituzten irundar indarrak.

Serapio MUGIKAk esaten duenez, ez zen Irungo herrian guda aipagarririk 1766. urteraino, Nicolas MURGIA ezkondu eta familia ugaritzen hasi zitzaionez gero.

Lasai bizi ahal izatea eta diru kontutan patxara ederrean egotea dira, nere ustez, Nicolas MURGIAk, nabaitu zituen gauza bi Iruna etorri baino lehen.

Garrantzi handiko eginkizunetan sartuta baitzebilen Irungo gendea buru belarri.

Bailarako marinelek hainbat maite zuten Ama Junkalekoaren irudia zegoen elizan eraberriketa garrantzizko bat hasi zuten El Coro de Aranzazu en Irún, izenburuko artikulua Fr. J. I. LASAk idatzia da.

Juan SALGADO donostiarra egin zuten arduradun eta bere babesean eliza apaindu, erretablo bikainari urrezko bainua emanaz.

1756. urtean ezarri zuten udaletxearen lehenengo oinharria.

Eliza eta Udaletxea, gaur egun herrian ditugun obrarik handienak Nicolas MURGIA Pascuala Antonia AZCONOBIETArekin ezkondu zen garaiakoak dira.

Etorkinak ziren biak.

Azconobietarrak bi belaunaldi lehenago.